“Bi ilunabarren eguna”
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.

Hitzaldi honetan, sexualitateaz arituko gara, argi eta garbi eta mitorik gabe: zergatik desira ez den beti berez agertzen, gizon eta emakumeei buruz ditugun ideia faltsuez, koitozentrismoaren presioaz, “atariaz” edo “aurreko faltsuez”, orgasmoaz, klitoriaz eta eiakulazio goiztiarraz. Sexualitatea ikuspuntu errealista, zabal eta atseginago batetik ulertzeko proposamen bat da; erruak eta ezinezko itxaropenak arintzeko, eta harremanetan sexu plazerra, komunikazioa eta gozamena berreskuratzeko. Dibulgazioa, umorea eta zorroztasun zientifikoa, “horrela izan behar zuela” uste genuen hori guztia birpentsatzeko.
Laura Morán Fernándezek denok konkistatu gintuen bere sinpatiarekin, trebetasunarekin eta proposatutako gaiari buruzko jakituria zabalarekin: “Zergatik ez dut gogorik? Eta larrua jotzearen inguruko beste kontu batzuk”.
Hitzaldiaren aurretik bagenioen: moralitate faltsu uholde garai hauetan, sexualitateaz hitz egitea “pekatu” dela dirudi. Baina Laurak hori guztia eta beste hainbat istorio bertan behera utzi zituen, mitoak banan banan apurtuz.
Hitzaldian zehar berak galdetu eta aipatu zuen moduan… agian Zarautzen lotsatiak gara “gai” honekin, baina balizko lotsa horren gainetik, 150 pertsona inguru elkartu ginen Modelo aretoan. Argi dago interesa lotsa baino handiagoa dela!
Laura Moranek sexualitatea ikuspuntu zientifiko, dibulgatzaile eta umoretsu batetik aztertzen du, mito arruntak desmuntatuz eta giza gogoaren eta plazeraren funtzionamendua azalduz.
Lerro hauen azpian podcastaren esteka daukazue eta gero hitzaldiaren bideo, grabazioa hain zuzen.

Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta da, dibulgatzaile ezaguna da, batez ere sexualitatearen inguruko mitoak apurtzeagatik eta zientzia eta umorea uztartzeagatik. Psikologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Sexologia klinikoan espezializatua. Bikote eta Familia Terapian aditua. Master ezberdinak ditu bai familia, edota sexualitateari buruzkoak. Urteetako esperientzia du terapia pribatuan, banakako zein bikote arazoak lantzen. “Hobe informatzea eta trebatzea, sendatzea baino” leloaren aldeko defendatzaile sutsua.
Dibulgazio Zientifikoan oso aktiboa da esparru honetan. Ezaguna da Naukas bezalako plataformetan parte hartzeagatik, non sexualitatea ebidentzia zientifikotik azaltzen duen. Ohiko kolaboratzailea da irrati eta telebistan (adibidez, RTVEko Órbita Laika saioan edo Boulevard Radio Euskadiko saioan), sexualitateari buruzko edukiak modu argi eta dibertigarrian zabalduz. “Orgas (mitos)” liburuaren egilea da, oraingoz agortua dagoena. Bertan, plazerari buruzko ikuspegi zientifiko eta desmitifikatzailea eskaintzen du.
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?