Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
ZarautzOnek "Aberastasuna, pobrezia eta desberdintasunak" hitzaldi-solasaldia antolatzen du, 2016ko azkena. Egunoro harritu eta aldi berean sumintzen gaituzten gaiak gerturatzeko asmoz: pobrezia, ezberdintasuna, enpresen rola, zerga ihes eta saihestea, soldata bretxa, langile txiroak… Planetako %99 pertsonek baino ondasun gehiagoren jabe dira munduko %1 aberatsenak. Espainian, IBEX 35eko zuzendari batek 15 egunetan irabazten du langile batek urte oso batean irabazten duena.
Bizi dugun gizarte antzeztokia konplexua da eta aurrez aurre ditugun erronkak sakonak dira. Bizikide ditugun pobrezia, genero ezberdintasuna (larrigarri gisa), zerga ihes eta saihestea legalizatuak, enpresa antolaketa gizartearekin bat ez duena egiten eta soldata bretxa sakontzen duena era guztietan, langile txiroen presentzia geroz eta nabarmenagoa. Gizartetik at sentitzen diren gizarte taldeak geroz eta gehiago ari dira sortzen, bertatik kanporatuak izan direlako. Demokratikoki antolatutako gure gizarteen joko arauak suntsitzen ari da finantza kapitalismoa. Guzti hau nola ari da gertatzen? Eta Euskadin? Gizarte hondoratzea bizi dugu?
Guk zer egin dezakegu? Egoera hau gehiago ez dadin larritu zein dira hartu beharreko neurriak? Javier Elzo eta Sofía Marroquín gonbidatu ditu ZarautzOnek guzti honetaz aritzeko.
Asteartea, abenduaren 13a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
2016ko abenduaren 13an, asteartea, Zarauzko Antoniano Aretoan "Aberastasuna, pobrezia eta desberdintasunak" hitzaldi-solasaldia izan genuen. Hizlariak Javier Elzo, Deustuko Unibertsitateko soziologiako katedradun emeritua, eta Sofía Marroquín, Oxfam Intermónekoa, izan ziren. Gaia bi ikuspegi osagarritatik jorratu zuten: Elzok, Euskadiko pobreziaren eta desberdintasunaren datuetatik; Marroquínek, desberdintasun globalaren, fiskalitatearen eta proposamenen aldetik. Ekitaldia aurkeztu eta gidatu zuen José Mari Larramendik, ZarautzOnekoak.
1. Javier Elzo: pobrezia eta desberdintasuna Euskadin
2. Sofía Marroquín: desberdintasuna, fiskalitatea eta proposamenak
Jarraian, hitzaldi osoaren podcasta.
Javier Elzoren materialak deskargatu (PDF)
Sofía Marroquínen aurkezpena deskargatu (PDF)
Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk:
Javier Elzo Lovainako Unibertsitatean soziologian eta zientzia moral eta erlijiosoetan lizentziatua da, eta Deustuko Unibertsitatean soziologian doktorea, bertako soziologia katedradun emeritua; Politika Zientzia eta Soziologia Fakultateko dekanoa izan zen. European Values Study ikerketaren lehen ikertzailea izan zen Espainiarako 2000 eta 2008 artean, eta erakunde zientifiko ezberdinetako kidea da, Eusko Ikaskuntzakoa eta Frantziako Ordre des Palmes Académiquesekoa tartean. Argitalpen ugariren egilea da; horien artean, Gizarte zauritu batean posible da adiskidetzea aurkitzea?, XXI. mendeko zein gizartearentzat zein balio Euskadin? eta ETAren zamaren atzetik. Bidezko eta adiskideturiko euskal gizarte batengatik.
Sofía Marroquín enpresa- eta ekonomia-zientzietan lizentziatua da, eta estrategia, eragile eta garapen-lankidetzako politiketan masterra. Peruko, Ekuadorreko eta Dominikar Errepublikako gizarte-sektorearekin lotuta egon da garapen-lankidetzako proiektuetan, eta hitzaldia egin zenean 13 urte zeramatzan Oxfam Intermón taldean, herritartasuna eraikitzeko lanean.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736