“Jakinduriek mundue erreko dau”
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.

‘Errio’ dokumental sarituak Oria ibaiaren historiaren altxorrak aurkeztuko ditu Zarautzen.
ZarautzOn elkarteak antolatutako saioan, Ibon Gaztañazpi, Xabier Alberdi eta Xabier Agote izango dira Modelo Aretoan.
Oria ibaiaren historia ez da itsasontzi kontu huts bat; gizakiaren eta naturaren arteko milaka urteko elkarrizketa bat da. Apirilaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoak Ibon Gaztañazpik zuzendutako ‘Errio’ dokumentala hartuko du.
Dokumentalak bidaia harrigarria egiten du Nagore Urdapilleta arraunlaria gidari; txalupa batean Oria ibaian gora, itsasotik Mapilera (Aginaga) Oria ibaiaren bazterretan gordetzen diren altxorrak argitara atereaz: Altxerriko leizeak, balearen ehiza, baserri-bizitza eta itsasontzigintza (Europa osoko erreferentziazko ontziolak) lantzen dira. Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai “koxkor” bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera? San Jose galeoia: Munduko altxorrik handiena barruan zuela hondoratu zen ontzi ospetsua Mapilgo ontziolan (Aginaga-Orio) eraiki zela azaltzen da, errioak mendeetan izan zuen indar teknologikoa aldarrikatuz.
Lanaren zorroztasun historikoa bermatzeko, dokumentalak bi erreferente nagusiren parte hartzea du:
Ikus-entzunezkoa proiektatu ondoren, hiru protagonista nagusiak arituko dira errioaren eta gure ondarearen inguruan: Ibon Gaztañazpi, dokumentalaren zuzendaria eta proiektuaren bultzatzailea, eta berarekin batera Xabier Alberdi (Euskal Itsas Museoko zuzendaria) eta Xabier Agote (Albaola Itsas Kultur Faktoriako lehendakaria eta itsas ondarearen sustatzailea).
ZarautzOnek herritar guztiak gonbidatzen ditu 38.000 urteko bidai honetan parte hartzera: historiaurreko lehen margoetatik hasi eta itsasontzi handien garairaino sekretu guztiak deskubritzeko aukera paregabea izango da.

Noidako (India) Nazioarteko Zinemaldian, dokumental onenaren saria jaso zuen.
Ikusmin handia sortzen ari da Errio dokumentala, eta beterik zegoen Modelo aretoan honela adierazi zigun lan, proiektu bikain honen egileak, Ibon Gaztañazpik:
“Ez dakit ezer arraun egiten dudan lekuari buruz, eta hori gizarte osoari dagokio: ez daukagu bizi garen lekuaren ideiarik.”
Filma ikusi ondorengo solasaldian honela aipatu zigun proiektu honen sorrerari buruz:
“Orioko Udalaren ekimena izan zen. Duela hiru edo lau urte jarri ziren nirekin harremanetan, baina aitortzen dizuet bi aldiz ezetz esan niela. Handi geratzen zitzaidan. Banekien zer material zegoen hor eta ez nintzen ausartzen zezenari adarretatik heltzen. Azkenean, Xabier Alberdi eta Xabier Agoterekin bildu nintzen eta ez zidaten aukerarik eman. Egiteko esan zidaten.”
Bi aditu hauei buruz honela mintzatu zitzaigun: “Lagunak dira, ezer baino lehen. Xabier Alberdi ‘letra txikia’ ematen dizuna da, 1.500 urteko dokumentu bat ateratzen dizuna eta Ipar Amerikako idatzi zaharrenak Orioko edo Hondarribiko arrantzale batenak direla frogatzen dizuna. Agote, berriz, arima da; berak animatu ninduen egitera. Albaolaren lana balioan jarri behar da, Gipuzkoako itsas ondarean mugitzen ari den guztiaren atzean beraiek baitaude. Ondo inguratuta egoteak apaltasun ikasgai erabatekoa ematen dizu.”
Lan hau burutzeko zenbat denbora behar izan zuen eta zer zailtasun izan zituen ere aipatu zigun: “Hiru urte inguru lehenengo ‘ezetz’ hartatik.” Bere hitzetan luzeena ikerketa izan omen zen, urtebete osoa dokumentatzen, gauza batek bestera eramaten baitzuen. Ondorioz, zailena aukeratzea izan zaio; kanpoan geratu baitira piraten, kontrabandisten eta baita Holandatik ihes egin behar izan zuen jendearen industria-espioitzaren istorio harrigarriak ere. Halere, baserriaren eta itsasoaren arteko fusio hori deskubritzeaz eta filmean pantailaratzeaz harro omen dago: “Baserritarra ez zen itsasoari bizkarra emanda bizi, itsasoarentzat bizi zen.”
Xabier Agotek Oria ibaian egiten ziren ontzien eraikuntzaren berri eman zuen: nabarmendu zuen euskal basoak kudeatzeko erabiltzen zen kultura tekniko jasangarria, nola aukeratzen ziren haritzak eta nola tradizio horrek, hein handi batean galdua bada ere, ontzigintza industria puntakoa garatzea ahalbidetu zuen.
Xabier Alberdik XVII. mendeko mutrikuar Antonio Gaztañeta itsasgizon eta ontzigile ospetsuaren figura izan zuen hizpide. Erriberako arotzen ezagutza enpirikoa teorizatzeko izan zuen gaitasunak eragin handia izan zuen Ingalaterra eta Holanda bezalako potentzien armadetan.
Halaber, gatzaren merkataritzaz eta elikagaiak (arraina) kontserbatzeko gatzak zuen garrantzi estrategikoaz aritu zen; azaldu zuen nola produktu horren merkataritzak —maiz inportatua— ezinbesteko garrantzia zuen tokiko ekonomiarako, kostaldeko baldintza geografikoek ez baitzuten gatzaren tokiko ekoizpena errazten.
Memoria eta nortasuna: Euskal nabigazioaren garrantzi historikoa izan arren, gaur egungo gizarteak bere iraganari bizkarra eman diola dirudiela hausnartu zen; prozesu horri memoria kolektiboaren “atrofia” deitu zitzaion.
Azkenik, Xabier Agotek Albaolak Kanadara San Juan naoaren erreplikarekin egingo duen espedizioaren azken berriak eman zizkigun. Bidaia hori historia zuzenean bizitzeko aukera izango baita, eta maiatzaren lehen asterako mastak jarriko dituztela aurreratu zuen.

Euskal kazetari, aurkezle eta arraunlari ohi ezaguna da. Bere ibilbidean zehar, kirola eta komunikazioa uztartu ditu, beti ere itsasoarekin eta euskal kulturarekin lotura estua mantenduz.
Azken urteetan, dokumentalgintzan sakondu du, bere ekoizpenak sortuz. Errio (2024), bere proiekturik pertsonalena eta sarituena. Oria ibaiaren eta Orioko itsas historiaren inguruko dokumental honetan zuzendari eta gidoilari gisa aritu da.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.