“Jakinduriek mundue erreko dau”
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.

Hannah Arendt-en “herritartasun aktibo” aren eraikuntzari buruzko erreferentzia, hartuko dugu abiapuntu gisa: “Isolatutako gizonek (pertsonek) ez dute definizioz inolako botererik… Boterea gizonen (pertsonen) artean sortzen da elkarrekin jarduten dutenean eta sakabanatzen direnean desagertzen da… Gizakiak (pertsonak) hain elkartuta bizi direnean, non ekintzaren potentzialtasunak beti presente dauden, botereak bertan iraun dezake”. Edgar Morinek bere “demokrazia kognitiboa” formulatu eta demokrazia bera zalantzan jartzen duenean garatzen duen herritar informatu eta arduratsuaren kontzeptua erreferentzia fidagarria dakiguke.

Gaur, Euskadin martxan dauden esperientziak zabaldu eta antzeko erakundeen sare bat sortzeko eta egituratzeko aukerak ezagutu eta baloratzeko ikastaroa izan genuen. Aurkezten garen hiru elkartek darabilgun tresna nagusia, zientzia eta ezagutzaren dibulgazioa da, zentzurik zabalenean. ZarautzOn-en kasua eta parte hartzera gonbidatutako Lemniskata (Beasain) eta Zientziaren Giltzak (Ondarroa) esperientziak baliagarriak direla uste dugu, herritar aktiboak sustatzeko eta, ibilbide hauek aztertuz, ikaskuntza hoberenak jaso eta akatsak saihesteko.

Ikastaroaren zuzendaria:
Jose Mari Larramendi Kaltzakorta
ZarautzOn elkarteko batzorde burua.
Eta besteak beste Juanjo Alvarez, Lara Burgoa, Eduardo Zabala, Jose Luis Etxezarreta, Natalia Vahl, Anjel Irastorza...izango dira bertan hizlari.
Globernance » Ezagutza hausnartzeko, ikertzeko eta hedatzeko zentroa da.

Lemniskata » Goierriko zientzia sare herrikoia. Beasain, Ordizia, Lazkao eta Goierri aldea zientzia herritarren artean dibulgatzeaz arduratzen den elkartea da.

Zientziaren Giltzak » Aberasteko asmorik ez duen Elkartea da. Helburua, kultura zientifikoa Ondarroan eta bere inguruan zabaltzea da.

ZarautzOn » Berrikuntza, zientzia eta teknologia. Kontzientzia sortzeko zientzia.

Juanjo Alvarez-ek jasotako ondorioak

*Globernance*

Juanjo Alvarez
Abokatua, jurista eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbakizko kide adiskidea da, eta Zuzenbide Zibil Foraleko Batzordeko kidea. Euskal Zuzenbide Zibilaren Lege Aurreproiektua idatzi zuen batzordeko kide izan da, baita Zuzenbidearen Euskal Akademiako kide eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/92 Legea erreformatzeko proiektua egiteaz arduratu zen batzordeko kide ere. 2015ean, Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso zuen.
IKERBASQUE Zientziarako Euskal Fundazioko patronatuko kidea da. CONFEBASKek eta euskal sistemako hiru unibertsitateek (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitatea) osatutako Unibertsitatea/Enpresa Katedrako zuzendaria da. GLOBERNANCE (Gobernantza Demokratikorako Institutua) erakundeko idazkaria da.»
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.