Kapsula Kuantikoa
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Hannah Arendt-en "herritartasun aktibo" aren eraikuntzari buruzko erreferentzia, hartuko dugu abiapuntu gisa: "Isolatutako gizonek (pertsonek) ez dute definizioz inolako botererik… Boterea gizonen (pertsonen) artean sortzen da elkarrekin jarduten dutenean eta sakabanatzen direnean desagertzen da… Gizakiak (pertsonak) hain elkartuta bizi direnean, non ekintzaren potentzialtasunak beti presente dauden, botereak bertan iraun dezake". Edgar Morinek bere "demokrazia kognitiboa" formulatu eta demokrazia bera zalantzan jartzen duenean garatzen duen herritar informatu eta arduratsuaren kontzeptua erreferentzia fidagarria dakiguke.

Gaur, Euskadin martxan dauden esperientziak zabaldu eta antzeko erakundeen sare bat sortzeko eta egituratzeko aukerak ezagutu eta baloratzeko ikastaroa izan genuen. Aurkezten garen hiru elkartek darabilgun tresna nagusia, zientzia eta ezagutzaren dibulgazioa da, zentzurik zabalenean. ZarautzOn-en kasua eta parte hartzera gonbidatutako Lemniskata (Beasain) eta Zientziaren Giltzak (Ondarroa) esperientziak baliagarriak direla uste dugu, herritar aktiboak sustatzeko eta, ibilbide hauek aztertuz, ikaskuntza hoberenak jaso eta akatsak saihesteko.

Ikastaroaren zuzendaria:
Jose Mari Larramendi Kaltzakorta
ZarautzOn elkarteko batzorde burua.
Eta besteak beste Juanjo Alvarez, Lara Burgoa, Eduardo Zabala, Jose Luis Etxezarreta, Natalia Vahl, Anjel Irastorza… izango dira bertan hizlari.




Juanjo Alvarez-ek jasotako ondorioak

*Globernance*
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa.

Juanjo Alvarez
Abokatua, jurista eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbakizko kide adiskidea da, eta Zuzenbide Zibil Foraleko Batzordeko kidea. Euskal Zuzenbide Zibilaren Lege Aurreproiektua idatzi zuen batzordeko kide izan da, baita Zuzenbidearen Euskal Akademiako kide eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/92 Legea erreformatzeko proiektua egiteaz arduratu zen batzordeko kide ere. 2015ean, Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso zuen.
IKERBASQUE Zientziarako Euskal Fundazioko patronatuko kidea da. CONFEBASKek eta euskal sistemako hiru unibertsitateek (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitatea) osatutako Unibertsitatea/Enpresa Katedrako zuzendaria da. GLOBERNANCE (Gobernantza Demokratikorako Institutua) erakundeko idazkaria da.
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea