Euskal Herriko artzainak Fermín Leizaola

Leizaolak ohartarazi zuen adineko pertsona bat hiltzen denean transmisio oralaren eta herri-kulturaren altxor handi bat galtzen dela.
Fermín Leizaola: Euskal Herriko artzainak hitzaldiaren kartela

Artzaintzak duen garrantzia eta berarekin ekarri zituen bizimoduen aldaketa ikusiko dugu. Euskal Herriko artzaintza mota guztien artetik, azken 100 urteotan izan dugun mendiko artzaintza tradizional eta estentsiboa azalduko digu, eta bertako saroia (etxola) mota ezberdinak.

Gaurdaino heldu zaigun kultura eta ondare material zein immateriala ezagutuko dugu. Hitzaldia argitzeko, irudi, argazki eta hainbat diapositiba ikusteko parada izango dugu.

Hizlaria: Fermín Leizaola.

Asteartea, azaroaren 28a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Fermín Leizaola etnografo donostiarra da: Aranzadiko Etnografia Saileko zuzendaria, Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoaren koordinatzailea eta Gipuzkoako Aldundiaren Zaharkinak proiektuen egilea. Euskal Herriko Artzaiak, Gorbeiako Artzaintza, Gipuzkoako Artzainak eta Euskal Arkitektura herritarra liburuen egilea ere bada.

Jose Miguel Barandiaran Ikerketa Saria, Aldundiaren Ondare Saria eta, oraintsu, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso ditu. Gure herri-memoriaren zaindaria eta artzaintzak sortu duen kulturaren begirale da, eta, bereziki, artzainen lagun handia.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum