“Jakinduriek mundue erreko dau”
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOnek 2015eko azaroaren 10ean, asteartea, 19:00etan, Modelo Aretoan antolatu zuen Zarautzen Zientziaz Blai ekimenaren bigarren edizioa, XV. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barruan; Europako Batzordearen ekimena da, eta Euskadin Innobasquek antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Ekitaldiaren helburua zen zarauztar ikerlari gazteek beren proiektuak auzokideen aurrean azaltzeko aukera izatea, eta gaztetxo eta nerabeei erakustea ikerketa lanbide egoki eta mardula izan daitekeela; horretarako, Zarauzko ikastetxeen laguntza izan zen. Interneten zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zen.

Ander Ramos. Donostiarra, Neurozientzietan doktorea eta Ingeniaritza Biomedikoan masterduna. Tecnaliak Alemanian duen egoitzako zuzendaria da. 2014an Etorkizun Handiko Ikertzaile Gazterik Onenaren Saria jaso zuen, Alemaniako Zientzien eta Letren Akademiak bi urtean behin ematen duena.
Jose M. Carmena. Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko (AEB) Elektrika eta Neurozientziako irakaslea eta Neuroingeniaritza eta Protesien Zentroko zuzendarikidea. Bi gonbidatuen esku-hartzeak gazteak beren etorkizun profesionala zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eremuetan bilatzera animatu nahi zituen.
Ekitaldia Ana Fernández Arin goierritarrak aurkeztu eta dinamizatu zuen; BCBLko (Basque Center on Cognition, Brain and Language) proiektu-kudeatzailea da.
Zarauzko bost gaztek aurkeztu zituzten beren proiektuak. Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoitza elkartzen dute, eta fotonika, materialak, neurobiologia, mekanika eta hizkeraren zientziak bezalako arloetan dihardute.
Mikel Artetxe. Informatika ingeniaria, EHUko masterreko ikaslea eta IXA ikerketa taldeko kidea. Ikasle espediente hoberenaren Kutxa Saria jaso zuen.
Mikel Azkune. Telekomunikazio ingeniaria. EHUn Fotonika aplikatuan doktoretza-ikaslea.
Nerea Irastorza. Biokimika ingeniaria. Tubingengo Unibertsitateko Medikuntza eta Portaera Psikologiko Institutuko Neuroprotesi taldean doktoretza-ikerlaria (Alemania).
Jorge Aranburu. Industria, automatika eta elektronika ingeniaria. Nafarroako Unibertsitatean doktoretza-ikaslea. Ikasle espediente hoberenaren eta karrera osoaren Kutxa Sari berezia jaso zuen.
Ekain Fernández. Kimika ingeniaria. Eindhovengo Teknologia Unibertsitatean (Herbehereak) doktoretza-ikerlaria.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.