Zarautzen Zientziaz Blai 2015

II. edizioa, 2015eko azaroaren 10a. Gonbidatu bereziak: Ander Ramos, Neurozientzietan doktorea, eta Jose M. Carmena, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakaslea.

ZarautzOnek 2015eko azaroaren 10ean, asteartea, 19:00etan, Modelo Aretoan antolatu zuen Zarautzen Zientziaz Blai ekimenaren bigarren edizioa, XV. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barruan; Europako Batzordearen ekimena da, eta Euskadin Innobasquek antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Ekitaldiaren helburua zen zarauztar ikerlari gazteek beren proiektuak auzokideen aurrean azaltzeko aukera izatea, eta gaztetxo eta nerabeei erakustea ikerketa lanbide egoki eta mardula izan daitekeela; horretarako, Zarauzko ikastetxeen laguntza izan zen. Interneten zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zen.

Zarautzen Zientziaz Blai 2015eko kartela, azaroaren 10a, Zarauzko Modelo Aretoa

Gonbidatu bereziak

Ander RamosAnder Ramos. Donostiarra, Neurozientzietan doktorea eta Ingeniaritza Biomedikoan masterduna. Tecnaliak Alemanian duen egoitzako zuzendaria da. 2014an Etorkizun Handiko Ikertzaile Gazterik Onenaren Saria jaso zuen, Alemaniako Zientzien eta Letren Akademiak bi urtean behin ematen duena.

Jose M. CarmenaJose M. Carmena. Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko (AEB) Elektrika eta Neurozientziako irakaslea eta Neuroingeniaritza eta Protesien Zentroko zuzendarikidea. Bi gonbidatuen esku-hartzeak gazteak beren etorkizun profesionala zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eremuetan bilatzera animatu nahi zituen.

Ekitaldiaren aurkezpena

Ekitaldia Ana Fernández Arin goierritarrak aurkeztu eta dinamizatu zuen; BCBLko (Basque Center on Cognition, Brain and Language) proiektu-kudeatzailea da.

Hizlariak

Zarauzko bost gaztek aurkeztu zituzten beren proiektuak. Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoitza elkartzen dute, eta fotonika, materialak, neurobiologia, mekanika eta hizkeraren zientziak bezalako arloetan dihardute.

Mikel ArtetxeMikel Artetxe. Informatika ingeniaria, EHUko masterreko ikaslea eta IXA ikerketa taldeko kidea. Ikasle espediente hoberenaren Kutxa Saria jaso zuen.

Mikel AzkuneMikel Azkune. Telekomunikazio ingeniaria. EHUn Fotonika aplikatuan doktoretza-ikaslea.

Nerea IrastorzaNerea Irastorza. Biokimika ingeniaria. Tubingengo Unibertsitateko Medikuntza eta Portaera Psikologiko Institutuko Neuroprotesi taldean doktoretza-ikerlaria (Alemania).

Jorge AranburuJorge Aranburu. Industria, automatika eta elektronika ingeniaria. Nafarroako Unibertsitatean doktoretza-ikaslea. Ikasle espediente hoberenaren eta karrera osoaren Kutxa Sari berezia jaso zuen.

Ekain FernándezEkain Fernández. Kimika ingeniaria. Eindhovengo Teknologia Unibertsitatean (Herbehereak) doktoretza-ikerlaria.

Prentsan

Urola Kosta egunkariko ebakina: «Zarauztar ikerlari gazteen jarduna ezagutzera emango du ZarautzOnek»

Costa-Urola ataleko prentsa-ebakina: «Investigadores de primer nivel»

Prentsa-ebakina: «Zientziaz Blai ekitaldia herriko bost gazteren eskutik»

Asteartea, azaroaren 10a, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum