“METAVERSOaren gakoak”
IMASCONOren sortzailekide den Pedro Lozanok emango du «METAVERSOaren gakoak» hitzaldia urtarrilaren 24an, asteartean, arratsaldeko 19:30etan, Zarauzko Modelo Aretoan, ZarautzOnek gonbidatuta.

Metaverso, Web3, NFTs, Blockchain… Internet berria errealitate bat da dagoeneko enpresa teknologiko nagusien inbertsio estrategikoei esker, eta mota guztietako sektoreak aldatzen ari da. Besteak beste, entretenimendua, modaren industria, “ecommerce” delakoa, NFTetan oinarritutako kontsumo-eredu berri bati esker.
Hitzaldiaren helburua metaversoa osatzen duen ekosistema digitala ulertzea da, eta mundu birtual eta “gamifikatu” (Jolasa prestakuntza edo lana bera bezalako eremuetara eramatea litzateke, anglizismo honen esanahia), beraz guzti horiek eskaintzen dizkiguten gaur egungo aplikazioetako batzuk ezagutzea da.
Kontuan hartuta merkatu horren balioa 2030ean 5 bilioi dolar izatera iritsi daitekeela, McKinsey-ren arabera, beharrezkoa da haren funtzionamendua ulertzea eta Interneteko eredu berri hori esploratzen hastea.
Urtarrilaren 24a, asteartea, 19:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan.
Sarrera doakoa.
Ekitaldia bi hitzalditan garatu zen, bata goizean eta bestea arratsaldean.
Goizean
Lehen saioa Urola Kostako Udal Elkartearen ekitaldi-aretoan izan zen, eta berrogei bat pertsona bildu zituen, sektore sozial desberdinetakoak (enpresa, hezkuntza, osasungintza, tokiko administrazioa). Hizlariaren azalpenaren ondoren, bi ordu iraun zuen elkarrizketa bizia izan zen, eta bertan aplikazio berri horiek sortzen ari diren edo etorkizunean sor ditzaketen aukerak eta mehatxuak aztertu ziren, baita jarduera-sektore bakoitzean izan dezaketen eragina ere.
Arratsaldean
Arratsaldean, Modelo Aretoan, jendearentzat irekitako beste hitzaldi batekin jarraitu zuen ekitaldiak. Pertsona ugari bildu ziren, gazteak zein helduak, Metaversoak, Web3k, NFTek eta Blockchainak interesatuta edo jakin-minez.
Solasaldia
Modelo Aretoko ekitaldiaren ondoren, ekitaldiak afari-solasaldi batekin jarraitu zuen Pedrorekin. Bertan, argiaren abiaduran eboluzionatzen duen eta negozioak oso aldakorrak diren sektore bateko enpresari gazte baten bizitzako alderdiak azaldu ziren.
Esker ona
Afariaren amaieran, esker onaren oroigarri bat eman zitzaion: José Antonio Legorburu zarauztar margolariaren lan bat.
Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk:

Pedro Lozano
IMASCONOren sortzaileetako bat, errealitate hedatuan eta metaversoan espezializatutako teknologia sortzaileen azterketaz arduratzen den enpresarena. Bere bezeroen artean, nazioarteko enpresa nagusietako batzuk nabarmentzen dira, hala nola Telefónica, Disney, Star Wars edo Rafa Nadal. Maila pertsonalean eta profesionalean, hainbat errekonozimendu jaso ditu Espainian eta nazioartean. Nabarmentzekoa da Forbes zerrendan sartu dela, “Los 100 españoles más creativos en el mundo de los negocios” izenekoan, bai eta Revista Emprendedores-en “42 millennial españoles a los que seguir la pista” zerrendan ere. Ohiko hizlaria izateaz gain, Zaragozako Unibertsitateko, IEDko edo ESIC Education-eko irakasle ere bada. 2023an, Aragoiko Enpresaburu Gazteen Elkarteko lehendakaritzarekin eta Espainiako Konfederazioko Batzorde Exekutiboko kide izatearekin batzen zuen bere jarduera profesionala.
«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean?
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Bisita gidatuak
Hitzaldiak
Notiziak
Solasaldiak Koronavirus garaian
Tailerrak
Zineforum









