Bergara: Erdi Arotik Ilustraziora

Bergarara bisita gidatua: Errekalde jauregia eta LABORATORIUM, Erdi Aroko Bergara eta Bergara Ilustratua.

ZarautzOnek Bergarara bisita gidatua antolatu zuen 2016ko apirilaren 9rako, larunbatean.

Bisita Errekalde jauregian hasiko zen: XIX. mendeko jauregia da, garai bereko lorategi atseginez inguratua, eta gaur egun “LABORATORIUM” espazioa hartzen duena.

Erdi Aroko Bergara

Jarraian, Erdi Aroko Bergararekin lotutako eraikin ezberdinak bisitatuko ziren, Turismo Bulegoko pertsona espezializatu batek lagunduta.

  • Gabiria dorrea. Gabiria Gipuzkoako leinu nagusietako bat izan zen, eta oso nabarmena izan zen XIV. eta XV. mendeetako bando-gerretan.
  • Ozaeta jauregia. Ozaeta leinua, Gabiriarena bezala, Gipuzkoako lurralde osoko zaharrenetakoa eta abolengo handienekoa da.

Goizeko 11:30ean aperitiboa hartzeko geldialdia egingo zen, turismo-langileei zalantzak galdetzeko aukerarekin.

Bergara Ilustratua

Eguerdiko 12etan berriro abiatuko ziren Bergara Ilustratua bisitatzeko.

  • Olaso dorrea. Reizabal eta Monzón izenez ere ezagutzen da; XVI. mendeko eraikuntza sendoa eta indartsua da.
  • Udaletxea. XVII. mendearen amaierako Lucas de Longa arkitektoaren lan dotorea; fatxada nagusia hiru armarri handiz apainduta dago.

Egitaraua

  • 9:00 – Autobusa irten Argi kafetegiaren aurrean
  • 10:00–11:00 – Errekalde jauregiko “Laboratorium” bisita gidatua
  • 11:00–11:30 – Erdi Aroko Bergara bisitatu
  • 11:30–12:00 – Atsedena eta catering-a
  • 12:00–13:30 – Bergara Ilustratuan zehar paseoa: Bergarako parrokia, Olaso jauregia, epaitegia eta kartzela zaharra, Jauregi jauregia, San Martin plaza eta abar
  • 13:30 – Itzulera Zarautzera
  • 14:00 – Zarautzera iristea

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum