Droneak: burbuila ala errealitate?

Drone bat modu autonomoan jarduten duen zerbait da eta behar bakoitzerako badago dronerik: airekoak, urpekoak eta lurrekoak, mota eta erabilera askotakoak.

Drone hitzak erlamando ala burrunba esan nahi du. Drone hauen erabileraren ugaltzeak mundu laua 3D espazio bihurtzen duen erabilera anitzeko tresna bilakatzen du, lurreko bizimodua bere airetiko dimentsiora proiektatuz.

Hauek dira Retina aldizkariak bere 14. zenbakian (2019ko martxoa) jasotzen dituen mezuetako batzuk. "Droneak, zuhaitza ez duzu inoiz ikusi haren itzala zerutik ikusi duzun arte" izenburupean, gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan sartuko den teknologiaren hedapenaren hastapenetan gaudela pentsarazten gaituen ikuspegi bat deskribatzen du, eta zerbitzu eta negozioen esparruan iraultza eragingo duen teknologia honek aukera profesional berriak irekiko dituela dio.

Dagoeneko jarduera-eremu askotan topa dezakegun iraultza teknologiko berri honen aurrean, legeria eguneratzen saiatzen ari da, erabilera erregulatuz. Batetik, lehen debekatuta zeuden merkataritza edo lanbideetarako droneak erabiltzeko aukera emanez, baina bestetik, erabiltzeko neurriak eta erantzukizunak inposatuz: aseguruak, pilotuentzat erantzukizun zibilak, ziurtagiri medikuak etab.

Teknologia horren garapen eta erabilera potentziala hobeto ezagutzeko, bi ekintzaile gazteen lankidetza eskatu dugu: Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Airestudio Geoinformation Technologies kooperatiba enpresaren sortzaileen lankidetza, 2015ean "Emprender en Álava" sariaz aitortuak.

Lorenzo Díaz de Apodaca eta Iñigo Campo dira urte hauetako eskarmentuaren ondorioz gaiari buruz jasotako ezagutza gurekin partekatzera datozenak, datorren martxoaren 26an, Antoniano Aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Denok zaudete gonbidatuta.

2019ko martxoaren 26a, asteartea · 19:30 · Antoniano Aretoa, Zarautz

Sarrera doakoa.

Lorenzo Díaz de Apodaca eta Iñigo Campo · Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Airestudio Geoinformation Technologies kooperatiba enpresaren sortzaileak, 2015ean "Emprender en Álava" sariaz aitortuak. Azken urte hauetan ezagutza handia pilatu dute gaiari buruz.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum