Eklipseak: argia eta itzalen ikuskizuna

Hizlaria: Virginia Garcia Pena (Aranzadi Zientzia Elkartea) Data: 2026ko martxoaren 31a Ordua: 19:00etan Lekua: Modelo Aretoa, Zarautz Hizkuntza: Euskeraz

Udaberriari ongi etorria eginez, Udaberriko solztizioari, hitzaldian ortziko, zeruko fenomeno ikusgarrienetakoak gertutik ezagutuko ditugu: Eguzki eta Ilargi eklipseak. Zergatik ez dira hilero gertatzen? Nola lerrokatzen dira Lurra, Ilargia eta Eguzkia halako une bereziak sortzeko? Nola antolatu datorren abuztuko eguzki eklipsea behatzeko?

Irudia 2026ko abuztuaren 12an, 20:26an, Zarautzen gertatuko den eguzki eklipsearen simulazio bati dagokio.

2026ko abuztuaren 12a

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)

Gure lurraldeak 2026tik aurrera biziko duen egoera bereziari helduko zaio, hurrengo urteetan hiru eklipse gertatuko baitira. Interes zientifiko handiko fenomenoa da, baina baita soziala ere, eta logistika eta kudeaketa erronka handiak planteatzen ditu, hala nola joan etorriak, hiri eta landa eremuen okupazioa eta abar. Baina aukera paregabea ere eskaintzen du hezkuntza, dibulgazio eta turismo ekimenak garatzeko.

Hitzaldi hau Jakindari egitasmoaren parte da, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ezagutza zabaltzeko proiektuarena, hain zuzen. Ekitaldi honek hasiera emango dio datorren abuztuaren 12ko eklipsearen harira Euskadin antolatu diren astronomia jarduerei. Zarautzen, hitzaldi honetaz gain, erakusketa bat bisitatu ahal izango da Ama Lur parkean, martxoaren 31tik apirilaren 14ra arte.

Virginia García Pena

Aranzadi Elkartearen Astronomia sailekoa eta bere espezialitatea Kultura zientifikoaren sustapena. Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide aktiboa, dibulgazio eta hezkuntza proiektuak garatzen dituena. 2016an sartu zen Zuzendaritza Batzordean, eta Astronomia Departamentua zuzendu zuen 2018 eta 2023 artean. Zortzi urtez aritu zen planetarista lanetan Eureka! Zientzia Museoa, non kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak ere koordinatzen zituen. Aranzadin bereziki laguntzen du tailerrak antolatzen eta helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako ikastaroak ematen. Giza kultur teknikari prestakuntza du, eta bazterketa arriskuan dauden kolektiboentzako gizarte hezkuntzan eta kultura proiektu eta espazioen kudeaketan espezializatu da. 2021az geroztik, Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide da, eta federazio horrek sustatutako Astronomia Emakumeen Taldeko kide.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum