Kapsula Kuantikoa
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
ZarautzOnek Elorriora bisita gidatua antolatu zuen 2022ko martxoaren 26rako, larunbatean.
Euskal Herriko Erdi Aroko hilobi-multzo garrantzitsuena da, bai osagai kopuruagatik, bai kronologia zaharragatik (VII-IX. mendeak). 23 harrizko sarkofago eta disko-formako 5 hilarri ditu; horietako batzuk XIX. mendera arte gertuko auzoetan barreiatuta egon ziren, eta egungo antolamendua ez da jatorrizkoa. Hilobietako bik, Momusenak eta Paternarenak, inskripzioak dituzte, Bizkaian gune kristauen inguruko idatzizko lekukotasun zaharrenak direnak; horietako bat hispaniar aroko 921ekoa da (K.o. 883).
Elorrio bereziki deigarria da Bizkaia osoan Erdi Aroko ondare bakarra duelako. Hirigune historikoa Monumentu Multzo izendatu zuten 1964an. Gozamena da bertako kaleetatik paseatzea, jauregiz, harrizko oinetxez eta XVII. eta XVIII. mendeetako harlanduzko lanez gainezka.
Alde zaharraren erdian, Gernikako Arbola plazan, Udaletxea eta Purisima Concepcioneko Ama Birjinaren basilika daude. Gertu, Arezpakotxaga jauregiaren ondoan, Don Telloren atea dago, hiribildua inguratzen zuen harresi zaharraren seietatik zutik geratzen den bakarra. Tolako markesaren jauregi barrokoa, Santa Ana monasterioa eta San Agustin eliza dira bisitatzea merezi duten beste monumentu batzuk.
2022ko martxoaren 26an, larunbatez, ZarautzOnekoak Elorriora joan ginen bisita gidatuan. Egitarauaren arabera, 8:30ean autobusez irten ginen Frantziskotarren aurretik, eta 9:30ean Argiñetako Nekropoliaren eta Zenitako auzoaren bisita gidatua egin genuen. 11:00etan hasi genuen Elorrioko bisita gidatua.
Egitarauaren arabera, 15:00etan Elorrion bertan bazkaltzeko elkartu ginen, eta 17:30ean San Agustin eliza eta Eroskiren zentro logistikoa bisitatu genituen. 20:30ean Zarautzera iristea aurreikusita zegoen.
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea