“Bi ilunabarren eguna”
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.
Urteak dira 3D inprimaketa laborategietatik atera zela, eta medikuntzan, automobilgintzan eta sektore aeroespazialean bere tokia hartu zuela. Eta orain agroelikaduran hasi da berbera egiten, honela nola ez, gure plateretan bidea urratzen.

COCUUS enpresa nafarra da, Zizur Txikian du egoitza, eta mundu mailako arazo larri bat konpontzea da bere xedea: gosearekin eta haragi proteinen faltarekin amaitzea. Negozio ideia horren sortzaile, sustatzaile Patxi Larumbe, Daniel Rico ingeniariarekin dira. Kontua da ekuaziotik animalien sakrifizioa aterata lortu nahi dutela. Elikagai biosintetikoak ekoizteko gai dira, modu tradizionalean lortzen diren mantenugai eta proteina berdinekin. Harrezkero, COCUUS haragi produktu alternatiboen elikadura Biosintesian zentratu eta espezializatu da, oinarrituz bai landare bai animalia jatorrian. Irtenbide disruptiboak, bereizleak dira industriarentzat, kontsumitzailearentzat berriz erakargarriak eta aldi berean osasungarriak ingurumenarentzat.
Patxi Larumbe Cocuus-eko presidentea gurekin izango da irailaren 30ean, asteartea, 19:30etan Zarauzko Modelo Aretoan.
Patxi Larumbek hitzaldi zirraragarria eskaini zigun atzo, asteartea Irailak 30 ikasturte berriari hasiera emanez. Alde batetik bere bizi esperientziak (ebazgarritasuna, errukia…sinetsi/sortu) bestetik “eraikuntza matematiko” prozesu baten emaitza diren produktuen erakusketa eta Zizur Txikian beraiek ekoizten dituzten 3D makinekin eta formulekin egindako erreprodukzioa.
ZarautzOn-en eskutik Patxi Larumbe COCUUS sortzaile-kidea Modelo Aretoan.

Patxi Larumbek erakutsi ziguna 50 ikerlarik hiru urtetan egindako lanaren emaitza da. Eta makina bat diseinatzeak, eraikitzeak 12 hilabete eskatzen die.
COCUUS startup-aren finantzaketa nagusian, munduko bost nekazaritzako elikagaien enpresa nagusietako bik parte hartzen dute: Cargill, Tyson foods, mundu mailako liderra haragiaren fabrikazioan.
Patxi Larumbe eta bere taldea lanean ari dira 10/15 urte barru elikadura joera berriak aurreikusteko. Animaliengandik EZ datorren elikadura ekoiztea ( animalliek jaten dutena proteina bihurtzeko duten eraginkortasuna txikia da) jarrera etiko edo kulturalez gain.
Gainera, Cocuusen negozio eredua oso eskalagarria da. Beraiek makinak saltzen dituzte, baina makinen jabeei saltzen dizkieten 12/15 osagaiko formuletan (sekretuetan) dago gakoa.
Espainian, 2026an iritsiko dira kontsumitzailearengana, eta NASArako (astronauten elikadura), OMS ako (herrialde pobreetako elikadura) edo elikadura geriatrikorako eskaerak dituzte (adin jakin batzuetan irenstea zaila baita).
Mundu mailako iraultza baten hastapenetan gaude elikadura moduetan, eta atzo produktu horietako batzuk dastatzeko aukera izan genuen Zarautzen, pate edo hirugiharretik hasi eta parrillan egindako txuleta batera egin genuen bidea.
Azken finean, aukera bikaina izan zen herritarrentzat (zarauztarrentzat) etorkizuneko elikadura nolakoa izango den ezagutzeko.










Llegó la hora de cenar y pudimos degustar estos alimentos.
Natalia, Guillermo y Josean nos prepararon la degustación.








Patxi Larumbe Beramendi
Cocuus System Ibérica enpresaren sortzailea naiz dio. Elikagaien laser bidezko transformaziorako eta 3D inprimaketarako munduko lehen teknologia fabrikatzen eta merkaturatzen du. Teknologia horretan, laser bidezko ebaketaren eta 3D inprimaketaren (CNC) arteko ekipo hibridoak fabrikatzen ditugu. Horrez gain laserraren erabileran aplika daitezkeen ia prozesu guztietan aditua, eta hainbat teknologi enpresaren buru eta sortzaile.
Zelula amen hazkuntza biologikorako zelulaz kanpoko matrizeak eraikitzeko 3Dko bio inprimagailu bat eraikitzen ari dira une honetan.
Erakusketa ibiltaria jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker.
Kultura zientifikoa duen gizartea askeagoa da eta prestatuago dago etorkizuneko erabakiei aurre egiteko.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?