Topaketa Itsaso Bengoetxea Doktorearekin – Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidentea
«Eutanasia Euskadin»
ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea Hitzaldia – 2023ko Urriak 10
“Aukeratzeko askatasuna sufrimendu onartezinean: Eutanasiaren legearen balantzea Euskadin”
Zarautz Herri Zaintzailea-rekin lankidetzan, egunero gai garrantzitsuago bilakatzen ari den Zainketa Aringarrien barne, saihestezina dugun eutanasia jorratuko genuen.
150 pertsona inguruk gogoeta egin genuen sufrimenduari aurre nola egin eta heriotza aurreratzeko nahiari buruz
hausnartuko dugu. Sufrimenduaren aurkako fenomeno erreaktiboa esango genuke, bizitzarako mehatxu izan daitezkeen gaixotasunen testuinguruan, baina ez bakarrik gaixotasun horietan.
Pazientearen heriotza-eskaera faktore bati edo gehiagori erantzunez sor daiteke, sintoma fisikoak, oraingoak edo aurreikusitakoak, nahaste psikologikoak barne (depresioa, itxaropenik eza, beldurrak eta abar). Sufrimendu existentziala izan daiteke ere, bizitzaren zentzua galduz, edo zenbait gizarte-alderdi, hala nola norbera gainontzekoentzako zama dela sentitzea, batez ere hurbileko pertsonentzat.
Euskadin hiltzeko laguntza medikoaren bi urteko ibilbidea aztertuko da.
Hizlaria
Honetaz aritzeko, Itsaso Bengoetxea doktorea dugu gurekin. Osakidetzako Zainketa Aringarrien Arloan, etxeko ospitalizazioko medikua da. Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko irakaslea. Euskadiko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko burua.
Gomendatutako liburuak
Saioari hasiera emateko ohiko liburuen zozketa egin zen. Liburu horien gaia kasu honetan hitzaldiekin lotuta dago: Derek Humphry eta Ann Wickett-en «Hiltzeko eskubidea» eta José Carlos Bermejo eta Rosa María Belda-ren «Ez dut sufritu nahi».
Ezker ona
Hitzaldiaren amaieran, Jose Antonio Legorburu margolari zarauztarraren obra oroigarri bat banatu zen esker on gisa.
Ekitaldiaren koordinazioa
Ekitaldiaren koordinazio orokorra Ánjel Irastorzak egin zuen
Zarautz Herri Zaintzailea Comunidad Compasivarekin batera antolatua
Ekitaldiaren oihartzunak