Mikrobiota eta osasun mentala: Hestea al da gure bigarren garuna?

Etorkizun zirraragarria: Mikrobiotan oinarritutako tratamendu pertsonalizatuen bidez gaixotasun larriei (depresioa, minbizia edo gaixotasun neurodegeneratiboak) aurre egiteko aukera izango dugu etorkizunean.

 

Datorren asteartean, urtarrilak 27, Ignacio López Goñi mikrobiologo eta dibulgatzaile ezaguna Zarautzen izango dugu, Modelo Aretoan egingo dugu, arratsaldeko 19:00etan,  “Mikrobiota eta osasun mentala: hestea al da gure bigarren garuna?” izenburuko hitzaldia eskaintzeko, 2026ko gure programazioari hasiera emanez ekimen honekin.

Mikrobiotaren zientziak abiadura bizian egiten du aurrera, baina Ignacio López Goñik berak bere azken liburuan (Mikrobiota eta osasun mentala, 2025) dioen bezala, albiste kopuruagatik “urrezko aroan” gaudela eman dezakeen arren, egia esan “harri aroan” jarraitzen dugu ziurtasun klinikoei dagokienez.

Hala ere, zientziak frogatu du gure hesteetan bizi diren bakterioek, mikrobiota deiturikoa, ez dutela digestioan bakarrik laguntzen; gure garunarekin lotura zuzena dute. López Goñik harreman konplexu hori aletuko digu, mikrobiotak gure eguneroko aldartean nola eragiten duen eta depresioa edo Alzheimerra bezalako gaixotasunetan zer paper jokatzen duen aztertuz. Gainera, modu erraz eta atseginean azalduko du nola zaindu edo aldatu ditzakegun mikrobiota osatzen duten mikroorganismo horiek, gure osasun mentala hobetzeko. Etorkizuna zehaztasunezko medikuntzarako bidean doa: norberaren mikrobiota berezia analizatzea, gomendio nutrizionalak edo tratamendu espezifikoak emateko.

Laburbilduz, gure hesteek zure garunak orekatuta egoteko behar dituen substantziak fabrikatzen dituzte. Jaten duzuna zaintzea ez da digestio kontua soilik, higiene mentala ere bada.

Ignacio López Goñi Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologiako katedraduna eta bertako Zientzia Museoko zuzendaria da. Biologian doktoratu zen Nafarroako Unibertsitatean 1989an, eta doktoretza ondoko egonaldiak egin zituen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) eta Columbiako Unibertsitatean (Missouri).

Sare sozialen bidez zientzia letra larriz hedatzen aitzindaria, eta gaur egun ezinbestekoa dugun blogaren egilea. Dibulgazio liburu arrakastatsuen egilea da, besteak beste: ¿Funcionan las vacunas? (2018), Prismas saria jaso zuena, edota Princesas de cristal (2019), bere alabarekin batera gazteen anorexia nahasmenduari buruz idatzitako liburua. Sari ugari jaso ditu zientzia gizarteari hurbiltzeko egindako lanagatik; horien artean, Zientzia Komunikazioko CSIC-BBVA Fundazioa saria nabarmentzen da.

https://microbioblog.es/

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum