Zarautzen Zientziaz Blai 2017

IV. edizioa, 2017ko azaroaren 7a. Gonbidatu berezia: Marta Macho, Matematiketan doktorea eta «Mujeres con ciencia» blogaren arduraduna.

ZarautzOnek 2017ko azaroaren 7an, asteartea, 19:00etan, Antoniano Aretoan antolatu zuen Zarautzen Zientziaz Blai ekimenaren laugarren edizioa, XVII. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barruan, Europa, Estatu eta Euskadi mailan garatzen den ekimenaren baitan. Ekitaldiak zarauztar gazteen —batzuk jada zientzialari edo ikerlari— eta beren ibilbide akademikoa eta profesionala erabakitzen ari diren DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen arteko hurbiltze eta truke gune izan nahi zuen. Interneten zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zen.

Zarautzen Zientziaz Blai 2017ko kartela, azaroaren 7a, Zarauzko Antoniano Aretoa

Gonbidatu berezia

Marta MachoMarta Macho. Matematiketan doktorea, EHUko irakaslea eta «Mujeres con ciencia» blogaren arduraduna. 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen, bere ibilbide zientifikoagatik: matematika eta ezagutza zientifikoa emakumeengana zabaltzeko eta hurbiltzeko lana egin du, eta emakume zientzialariak eta haien ekarpenak ikusarazi eta aldarrikatu ditu, bai akademian bai gizartearen aurrerabidean.

Ekitaldiaren aurkezpena

Ekitaldia Eva Caballerok aurkeztu eta gidatu zuen. Radio Euskadiko zientzia dibulgaziorako saioaren, «La mecánica del caracol»-en, arduraduna da.

Hizlariak

Zarauzko lau gaztek aurkeztu zituzten beren proiektuak. Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoitza elkartzen dute, eta metalen propietateak, zelulak edo teknologia aplikatua bezalako gaiak jorratzen dituzten proiektuak partekatu zituzten. Iaz bezala, Lanbide Heziketako goi mailako zikloko ikasle bat izan zen ekitaldian, ikerketa eta praktika teknologikoa ikasketetan txertatzen ari den heziketa.

Amaia IsastiAmaia Isasti. Farmazialaria; EHUko Farmazia Fakultateko Farmakologia Sailean doktoretza ikasketak egiten ari da. NT2 lerro zelularraren erabilerari buruz hitz egin zuen, ikerkuntza biomedikoan.

Laura ArregiLaura Arregi. Fisikaria, Zientzia eta Teknologia Espazialean masterduna; doktoretza ikasketak egiten ari da Zientzia eta Materialen ingeniaritzan, IK4-Teknikerren eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Metalen inprimaketa tridimentsionalari buruz hitz egin zuen.

Oihana AranburuOihana Aranburu. Biomedikuntzan ingeniaria eta Ingeniaritza Biomedikoko masterduna Bartzelonako Hospital Clínicen. KiroGrifols enpresan produktu garapenerako ingeniaria da. Zientzien ikasketetan eraman duen ibilbideaz aritu zen, enpresa mundura iritsi arte.

Iñaki EtxaideIñaki Etxaide. Mikroinformatika eta sareetako teknikaria da, eta Oteiza Lizeoan Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-maila ikasten ari da. Txapelinoa proiektua aurkeztu zuen: inguruko objektuekin erlazionatzen den txapel adimendun bat.

Asteartea, azaroaren 7a, 19:00etan, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum