“Jakinduriek mundue erreko dau”
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.

Txinaz dugun irudia aberastea da tailer honen xedea. Gure aurreiritziak alderatuz, aurrez finkatutako ideiak gainditu eta informazio okerrak baztertuko ditugu. Hainbat ikuspuntutatik aztertuko dugu herrialdea: historia, ekonomia, teknologia, Alderdi Komunista eta gaur egungo megaproiektuak, beste hainbat gairekin batera.

2023ko TXINA EZAGUTZEKO gai hauei heltzea, ezinbestekoa da:
1.- Modernizazioak demokrazia dakar?
2.- Berritu al daiteke, adierazpen-askatasunik gabe?
3.- Mendebaldearen printzipioak unibertsalak al dira?
4.- Globalizazioa herrien kultura baino boteretsuagoa al da?
5.- Txinak mendebaldartu egin nahi al du?
6.- Txina den bezelakoa al da, eta ez guk nahi dugun bezalakoa?
7.- Mendebaldeko herrialdeak denbora galtzen al dute Txina aldatu nahian, errealitatea desitxuratu arte?
8.- Ez al dugu errealitatea desitxuratzen gure irrikak eta anbizioak proiektatzen ditugunean?
9.- Beste merkatu batzuetan sartzeko merkatu-estrategiak egokiak al dira Txinan?

antolatu genuen ekimenean 19 pertsonak hartu zuten parte, gehienak bazkideak, eta horietako askok esperientzia profesionalak izan zituztenak Txinan, zerbitzu teknikoetarako egonaldietan edo bertako enpresa eta erakundeekin merkataritza-harremanetan.

Tailerrak «Txina eta gure etorkizuna. Bidaia liluragarria: “Gaurko txinatar ipuinak”» aurkezpena jarraitu zuen, eta honako multzo hauetan antolatu zen:
Azalpena lan hauetan oinarritu zen:
Irudi ilustratiboak, Wikimedia Commons-etik: CC0 (Pudong, DvTor8303; Harresi Handia, Velatrix; Hong Kong, Wilfredor; Shenzhen, Fumikas Sagisavas) eta jabari publikoa (kaligrafia).

Juan Mari Iraola
ZarautzOneko bazkide sortzailea eta lehen presidentea den Juan Mari Iraolak gidatu zuen ekitaldia; gaiari buruzko informazio-bilduma zabala eta zenbait gogoeta partekatu zituen, Txina ezagutzea bezain gai zabal eta poliedrikoan kokatzeko.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.