Bizitzaren jatorria

Astrobiologia zientzia gaztea eta nabarmen diziplinartekoa da; fisikaren, kimikaren, geologiaren, biologiaren eta ingeniaritzaren arloetako aurrerapenak uztartzen ditu.

Gure auzo kosmikotik kanpo, eguzkiz kanpoko planetetan —dagoeneko ia 6.000 ezagutzen dira— bizitza-seinaleak bilatzen ari dira. Hala, gaur egun geure buruari galdetzen diogu ea probabiltate handiagoa ote dagoen bakarrik egoteko… edo Unibertsoa izaki bizidunez beteta egoteko. Eta bada aukera urrun baina kezkagarri bat: “beste bizitza” horietakoren bat adimentsua izan liteke eta gurekin komunikatzeko interesa izan lezake? Hitzaldi honetan horri guztiari buruz jardungo dugu.

Astrobiologia zientzia gaztea eta nabarmen diziplinartekoa da; fisikaren, kimikaren, geologiaren, biologiaren eta ingeniaritzaren arloetako aurrerapenak uztartzen ditu. Testuinguru horretan, bizitza gure planetan nola hasi zen aztertzen dugu, duela 3.800 milioi urteko baldintzak eta kanpotik —meteoritoen edo kometen bidez— iritsitako molekulen ekarpenak kontuan hartuta. Horretan oinarrituta, kimikaren eta biologiaren arteko trantsizio hori Eguzki Sistemaren barruan “bizigarritzat” jotzen ditugun beste ingurune batzuetan ere gerta zitekeen ikertzen dugu. Horien artean Marte nabarmentzen da, baita Artizarra ere, eta baita gainazalaren azpian ur likidoko ozeanoak dituzten Jupiter eta Saturnoren sateliteak ere, hala nola Europa, Enzelado edo Titan.

Carlos Briones

CSICeko ikertzaile zientifikoa, zientzia-dibulgatzailea eta idazlea da. Zientzia Kimikoetan doktorea (Biokimika eta Biologia Molekularra espezialitatean), talde bat zuzentzen du Astrobiologia Zentroan (CSIC-INTA, NASA Astrobiology Program-i atxikia). Bere taldeak izaki bizidunen jatorria eta bilakaera ikertzen ditu, baita lurreko bizitza karakterizatzeko edo gure planetatik kanpo bilatzeko biosentsoreak garatu ere. 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, eta 10 patenteren asmatzaileetako bat da bioteknologiaren eta biomedikuntzaren esparruetan. Ibilbide luzea du zientzia-dibulgazioan, hizlari gisa, zikloen koordinatzaile gisa eta prentsako kolaboratzaile gisa.

Hainbat libururen egilea edo koegilea da, besteak beste: Orígenes. El universo, la vida, los humanos” (2016ko Prisma Saria dibulgazio-liburu onenari).¿Estamos solos? En busca de otras vidas en el Cosmos”. “Genes. Escribiendo el guion de la vida”. Narrazioak eta poesia-liburuak ere argitaratu ditu, tartean “De donde estás ausente” (1993ko Hiperión Poesia Saria). Hirugarren Kulturaren defendatzaile sutsua denez, zientzia eta literatura, zinema, arte plastikoak edo musika uztartzen dituzten jarduera ugari egiten ditu.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum