Urriak 30, arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Antoniano Aretoan
ZarautzOn elkartearen asmoa litzateke, Mikelek eskaintzen digun aukera paregabeaz baliatuz, gaur egun hain korapilatsua bilakatzen ari zaigun telebista inguruaz, teknologia berriak eta Internet direla eta, ahal den gehien ikastea.
Kulturaren industriak indar gune handiak dira (prentsa, irratia, musika, bideo-jokoak, zinema, serieak, edukiak…) ezagutzaren paradigma berri baten abiapuntu izatera iritsiz. Baina industria orokor honetan ba al dakigu nor den nor? Zein dira gure inguruan alor hauetan eragin handiena sortzen duten operadoreak? Kanal, euskarri eta tekniken eboluzioak kontutan izan gabe, zein izango dira etorkizuneko komunikazio talde globalak eta zein estrategia erabiliko dituzte? Zein izango da komunikabideen edukiak kontsumitzeko bidea? Eta hiritarrei dagokionez?
Guztia edonondik datorkigun, ulertezina egiten zaigun informazio kanalen metaketa soil bat bihurtu da. Charles Bauman-en hitzetan “Egia boterearen erretorika besterik ez da”. Eta testuinguru honetan non kokatzen dira komunikabide publikoak? Hiritar aktiboak ala gainbeheran daudenak? Hiritarren parte hartzea nahi badugu, instituzio publikoak eta gizarte-instituzioak interakzio honen lidergoa bere esku hartu beharko dute, horrela komunitatearen koordinazio eta parte-hartze sareak sortuz, giza baloretan oinarritutako aldaketa sozialak eta kulturalak sustatuz. Hiritarrok lidergoa bere gain har al dezake emanda eta egina etortzen zaigun guzti honen aurrean?
ZarautzOn elkarteak, atsegin handiz aurkeztu nahi dizue Mikel Lejarza (Bilbo, 1956). Komunikazio Zientzietan Doktorea (Universidad Complutense de Madrid) eta Geografia eta Historian Lizentziatua (“Universidad de Deusto”). Bilbo bertan kazetari-erredaktore lanetan hasi zen Unibertsitatean eta Hezkuntza Ertainean eskolak ematen zituen bitartean.
1983an, oposaketa plaza atera ondoren Espainiako lehenengo irrati autonomikoa zen Radio Euskadiko lehen Zuzendari izendatu zuten. Bere zuzendaritzapean besteak beste, Ramon García eta Patricia Gaztañaga fitxatu zituen. 1987an Euskal Telebistako Programaketa Zuzendari izendatu zuten. 1988an Informatibo eta Kiroletako Zuzendari izan zen. 1991ean, Programazio eta ETBko Zuzendari lanetan hasi zen eta kanalaren eduki guztien arduradun bihurtuko da. Bere Zuzendaritzapean sortuko dira “La cocina de Carlos Arguiñano”, “Goenkale” eta “Etb kantxa” programak, besteak beste. Bere hastapenetan bekadun lanetan jardun zuen “El Correo” egunkarian, bere jaioterrian, Bilbon, prentsan, irratian, telebista pribatu eta publikoetan, zineman eta hainbat produktoretan egin du lan, liburuak idatzi ditu eta gaztetan pare bat antzezlanen egilekide ere izan zen. Zenbait musika talderen lehenengo diskoan ere parte hartu zuen. Deustuko Unibertsitatean eta Nafarroakoan eskolak eman ditu eta gaur egun Madrilgo Complutense -n ere irakasten du. 2014tik El Periódico de Catalunya- n astero artikulu bat idazten du.
Aktiboki hartu zuen parte Telecinco-ren zenbait arrakasta handietan Programazio eta Zuzendari Orokor gisara, Grupo Árbol -ko Kontseilari delegatu izan zen ondoren, FDF kanalaren Zuzendari, “Supervillanos” Espainiako Telefoniarentzat sortutako lehenengo seriearen Ekoizle Exekutibo, 2006an Antena3eko Zuzendari Orokor bezala arrakasta handien sortzaile, 10 “Goya” jasotako “La isla mínima” filmaren ko-produktore ere izan da. Gaur egun Atresmedia-ko Presidentea da.