Solasaldiak Koronabirus garaian II

...gizarte kohesioa gogoan izango duten beste adierazle batzuk ere sartu behar ditugu, kohesio hau zentzu integralean ulertuta eta hainbat faktore barne hartuz, hala nola osasun maila, birbanaketa, aukera berdintasuna, pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako borroka, egonkortasuna, eskubideen babesa …Gure ustez, esparru horietan planteatu daiteke komunitate batean ezarri beharreko osasun publiko zein gizarte zerbitzu eredu batekiko ikuspegi aurrerakoia...       

Osasuna eta Komunitatea, gainera datorkiguna!  

Covid 19k eragindako pandemia egundoko erronka bilakatu da gure ulermen eta erreakzio gaitasunentzat. Gure emozioak eragin ditu, bai banakakoak baita kolektiboak ere, eta etorkizunean gure jokabide indibidualak eta sozialak baldintzatuko ditu. Egun batetik bestera gertatutako aldaketak harriduraz jasotzen ari gara, eta kosta egiten zaigu aldaketa hauek identifikatzea. Etengabe entzuten dugu “hemendik denok batera irtengo gara” eslogana, eta aldi berean banandu egiten gaituzte, urruntze soziala eskatzen digute denok garelako kutsatzaile eta kutsatu izatearen susmagarri baita osasun sistemari bere jarduna oztopatzearen susmagarri ere.

Komunitatea berreskuratu dugu, edo hobeto esanda, berriz ere garrantzitsua iruditu zaigu aintzat izatea komunitatea, auzoa, bizilagunak. Gure bizikideak gogoan ditugu eta lehen “egun on” bat soilik esaten genion auzokidearekin hitz egiten hasi gara lehenengo aldiz. Gure udalerri askotan boluntariotzako ekimenak sortu dira bakarrik bizi diren edo adineko pertsonei laguntzeko. Elikagai bankurako eskariek gora egin dute. Egoera honetan protagonismo handia hartzen dute gure elkarrizketetan eta pentsamenduetan batetik osasunak eta bestetik beldurrak; geldialdiaren ondorioz datorkigun etorkizun hurbilak eragindako ziurgabetasuna eta egoera ekonomikoak sortutako beldurra.

Botereak hartutako erabakiei men egitera bultzatzen gaitu beldurrak eta ahulenen artean errudunak bilatzera garamatza guk zentzuz eta lasai analisatzeko dugun gaitasuna galduaraziz.  Irtenbidea komunitatera itzultzean datza, eta horrela egiten dugu edozein prozesu sozialen bihotzean eraikita daukagun pertsonen arteko ezinbesteko konfiantza-harremanetara bueltatuz.

BPGa pertsonen eta sozietateen aberastasunaren adierazle bakar gisa erabiltzera ohitu gara. Egia da aberastasun soziala sortu behar dela enpresetatik eta erakundeetatik, baina gizarte kohesioa gogoan izango duten beste adierazle batzuk ere sartu behar ditugu, kohesio hau zentzu integralean ulertuta eta hainbat faktore barne hartuz, hala nola osasun maila, birbanaketa, aukera berdintasuna, pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako borroka, egonkortasuna, eskubideen babesa …Gure ustez, esparru horietan planteatu daiteke komunitate batean ezarri beharreko osasun publiko zein gizarte zerbitzu eredu batekiko ikuspegi aurrerakoia.          

Eta horri buruz hitz egiteko, datorren maiatzaren 12an, ZarautzOn-en berriz ere eskuzabaltasunez lagunduko gaituzten bi gonbidatu izango ditugu. Biak adituak gaurko gaiaren inguruan eta gizatasun eta profesionalitate handikoak. Gaurkoan, bizi nahi dugun etorkizun hori eraikitzeko herritarren kontzientzia sortzen lagunduko digute.

 

CELINA PEREDA, medikua, jada erretiratua eta osasun publikoan eta osasun-sustapenean aditua, euskal osasun-sisteman ibilbide luzea egina da. Aitzindaria da osasun publikoko programak eta drogamendekotasunaren aurkako borroka-programak diseinatzen eta martxan jartzen.

FERNANDO FANTOVA, gizarte-aholkularia, gizarte-politikako erakunde eta gobernuen aholkularia; ibilbide zabala du, boluntariotzan hasi eta erantzukizun publikoak hartzera arte eraman duena, Lakuako Gizarte Politikako sailburuorde izan zen garaian. Gainera, ohiko moduan, bere gogoetak eta proposamenak bere blogaren bidez modu irekian partekatzen dituen pertsona da.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldia

Hitzaldia

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak ZarautzOn

Tailerrak ZarautzOn

ZarautzOn notiziak

ZarautzOn notiziak

Zineforum

Zineforum