Kapsula Kuantikoa
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
Esther Udabe, Leire Lopetegui, Jakes Udabe eta Mikel Artetxe, Naiara Rodriguez-Florez zumaiarra dena ere, Zarautzen Zientziaz Blai ekimenaren hamargarren edizio honetan izango ditugu gurekin. Doktore eta profesional gazteak, bostak nahiz eta gazteak izan ibilbide profesional oparoak ari direnak jorratzen arlo ezberdinetan, denak gaur egungo erronkekin lerrokatuak: material berrien eta horien hainbat aplikazioetan hala nola industrian, osasun arloan, ekonomia zirkularra, baliabideen kudeaketa arduratsuan eta nola ez Adimen Artifizialean. Gai guzti hauei buruz zerbait gehiago ikasteko aukera izango dugu.

Partaideen artean Mikel Artetxe dugu. Bera masterra egiten zegoenean EHUko IXA Ikerketa taldean 2015ean, Zarautzen Zientziaz Blai bigarren edizioan parte hartu zuen. Gaur egun, ikertzaile saritua da, etengabe proiektu berriekin dabilena. Berak dion bezala:
"Nire ikerketa arloa hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa dira. Nire esperientzia batez ere eleaniztasunean zentratzen da, baliabide gutxiko agertokietan zentratuz eta, bereziki, gainbegiratu gabeko itzulpen automatikoan eta hizkuntza arteko errepresentazio ikasketan. Azkenaldian, tamaina handiko hizkuntza ereduetan dihardut lanean"
Beraz aukera paregabea, gu guztiontzat herritar ikerlari gazte hauek ezagutzea bertatik bertara.


Esther Udabe Sánchez · Zientzialaria
Kimikan graduatua eta Kimika aplikatua eta Material polimeroetan Masterra 2020an (EHU-UPV). 2020an doktoratu zen, Polymat Zentroan (EHU) aplikazio biologikoetarako garatutako poliuretano eta poliester antimikrobiano eta hidrogel ionikoei buruzko 4 urteko ikerketa-lanaren ondoren. Doktoretza aldian patente bat garatu zuen Deakin-Melburne-Australiako Unibertsitatean egonaldian.
2020-2024 MOYUA taldean izan da berrikuntza zuzendari lanetan eta 2024ean, apiriletik aurrera TECNALIAn ari da lanean, Hondakinak balorizatzeko 20 adituen talde burua da. Beraien ikerketa hondakinen balioztatzeko teknologian oinarritzen da, Ekonomia Zirkularreko erdi erdian kokatzen da bere lana.

Naiara Rodriguez-Florez · Zientzialaria
Industria Ingeniaritzan lizentziatua TECNUNen (2011), Bioingeniaritza doktoregoa burutu zuen Imperial College London unibertsitatean (Erresuma Batua). 2017an Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan sartu zen irakasle gisa, eta bertako Gainazalen Teknologietako ikerketa-taldeko kide izan zen. Aldizkari kliniko eta ingeniaritzakoetan 36 artikulu argitaratu ditu. Young Basque Investigator Award (2017) saria jaso zuen. Bere lana 30 kongresu baino gehiagotan aurkeztu du eta beste hainbat sari garrantzitsu jaso ditu.
Gaur egun, 2019az geroztik, TECNUNeko Materialen Mekanika eta Fabrikazio Aurreratua ikerketa taldeko kide da, biomedikuntza arloko proiektuetaz arduratzen da bertan. Ikerbasque Research Fellow izan ostean (2019-2024), Ikerbasque Research Associate postua lortu berri du. Bere ikerketa-lerroak hezur biomekanikan eta hezurren ordezkoen diseinu eta fabrikazioan oinarritzen dira.

Leire Lopetegui Eguren · Zientzialaria
Itsas animaliei dien miresmenak bultzatuta, biologia gradua ikasi zuen EHU-n, ondoren Itsas Baliabideen Kudeaketan Masterra egin zuen Wageningen University & Research-en (Herbehereak). Masterreko praktikak eta amaierako lana AZTI ikerketa zentroan egin zituen. Orain, bertan jarraitzen du arrantzari lotutako tesia burutzen, Ikertzaileak prestatzeko Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko finantzaketa batekin.
Bere doktorego-tesiaren helburu nagusia da tunido tropikalak arrantzatzean nahi gabean arrantzatzen diren marrazoen dinamikak aztertzea. Horretarako, modelo matematikoak erabiltzen ditu. Modelo desberdinekin arrantzak iragarri eta espezie zaurgarri horien kontserbazio-egoera identifikatu nahi du. Ondoren, nahi gabeko arrantza hauek ekiditeko kudeaketa-neurri eraginkorrak proposatzeko.

Jakes Udabe Sánchez · Zientzialaria
Kimikan graduatua eta Kimika aplikatua eta Material polimeroetan Masterra EHUn, baita MBA (Unir). Aurten 2024an Kimika Aplikatuan doktoretza (Cum Laude) lortu du EHUn, Polymat zentroan 4 urte igaro ondoren. Bere tesia nanopartikulen eta sistema biologikoen arteko interakzioetan oinarritu da, makinak erabiliz. Nanopartikulak tumoreetan nola sartuko diren aurreikusteko ikaskuntza-ereduak sortzea zen helburua, horretan ikasketa automatikoaren aplikazioan eta datuak analisian aditua da.
Aurtengo otsailetik, BANTEC Group-eko aholkularia da I+G proiektuetan espezializatua den enpresan. Jakes ekimenak gidatzen ditu materialen zientzian, arreta berezia jarriz nanoteknologian eta horien aplikazio industrialetan.
Hona hemen ZZB 2024ko ekitaldiaren grabaketa, eta jarraian partaide guztien lanaren nondik norakoa.
Hona hemen ekitaldiaren grabaketa eta laburpena. Azpimarratzekoa ekitaldi guztia euskaraz egin zela, zientzian inoiz euskaraz sinetsi ez zuten bat baina gehiagoren iritzien aurka eginez.

Hona hemen bere ekarpenaren puntu nagusiak:
Hondakinak ez dira soilik "birziklatu" behar (paperontzi denera bota), lehengai sekundario bihurtu behar dira. Estherren taldeak (20 aditu Tecnalian) hondakin horiei balio erantsia emateko prozesu kimikoak garatzen ditu.
Estherrek azpimarratzen duena da material berreskuratuak ez duela zertan kaxkarragoa izan behar. Polimeroen zientzian aditua denez, bere lana hondakin plastiko edo industrialen kate kimikoak apurtzea eta berreraikitzea da, jatorrizko materialaren propietate berdinak (edo hobegoak) izan ditzaten.
Bere lana Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030 Estrategiaren barruan kokatzen da. Bere taldearen helburua hondakin arriskutsuen sorrera %30 murriztea da, zientzia laborategitik fabriketara eramanez.

Naiarak ingeniaritza purua (Tecnun) eta medikuntza (Imperial College London) uztartzen ditu. Bere hitzaldian, hezurrak "egitura mekaniko" gisa nola ulertu behar ditugun azaltzen du.
Naiararen ikerketak erakusten du hezurra material hierarkikoa eta dinamikoa dela. Bere lana honetan zentratzen da:
Bere ikerketa-lerro berriena (Ikerbasque Research Associate gisa) inplante pertsonalizatuetan datza:
Naiarak Young Basque Investigator Award (2017) jaso izanak bere bikaintasuna berresten du. Bere hitzaldian mezu hau indartzen du:

Leirek bere pasioa (itsas animaliak) eta tresna zientifiko zehatzak (eredu matematikoak) uztartzen ditu AZTI ikerketa zentroan egiten ari den tesian.
Leireren ikerketa-eremua arrantza industriala da, zehazki tunido tropikalena (atuna). Arrantza horretan, askotan, nahi gabe beste espezie batzuk harrapatzen dira (nahi gabeko arrantza edo bycatch), eta horien artean marrazoak daude.
Leirek ez du soilik behaketa egiten; eredu matematikoak erabiltzen ditu itsasoan gertatzen dena ulertzeko:
Bere ikerketaren amaiera ez da datu bat lortzea, konponbideak proposatzea baizik:

Jakesek kimika purua eta puntako teknologia digitala lotu ditu bere doktoregoan, medikuntzaren erronka handienetako bati erantzuteko: botikak nola eraman behar diren leku egokira.
Bere tesiaren muina nanomedikuntza da. Nanopartikulak "garraio-ontzi" txikiak bezalakoak dira, botikak zuzenean tumoreen barnera eramateko diseinatuak.
Jakesen ekarpen nagusia datuen analisia izan da. Makinak (AA) erabili ditu nanopartikulen eta sistema biologikoen arteko interakzioak simulatzeko:
Doktoretza Cum Laude amaitu ondoren, BANTEC Group-era salto egin du. Bere profila oso balioetsia da industria mailan:

Mikel Artetxeren lana ez da soilik programatzea; bere ikerketak Adimen Artifizialaren (AA) oinarri matematikoak aldatu ditu, ereduak azkarragoak, adimentsuagoak eta hizkuntza guztietarako irisgarriagoak eginez.
Hau da Mikelek mundu mailan ezagun egin duen ikerketa. Lehen, makina bati itzultzen irakasteko, milioika esaldi itzulita behar ziren (adibidez, Biblia euskaraz eta ingelesez).
Gaur egun Reka AI-n egiten duen lana hizkuntza hutsetik haratago doa. Eredu multimodalak sortzen dituzte:
Hizkuntza-eredu handien (LLM) arazo nagusia kontsumoa eta memoria dira. Mikelen lana eredu hauek eraginkorragoak izatean zentratzen da:
Mikelen lana AAren arkitektura eta ikasketa-metodoak diseinatzea da. Bere helburua makinek mundua modu globalean ulertzea da (multimodalitatea), datu gutxiagorekin gehiago ikastea (gainbegiratu gabea) eta tresna horiek unibertsalak izatea (hizkuntza guztietarako).

Mikel Artetxe Zurutuza
Informatikako ingeniaria, Hizkuntzaren prozesamenduan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2018an karrera amaierako sari nazionala jaso zuen estatu mailan. 2021ean, Adimen Artifizialaren Europako Elkarteak doktorego tesi onenaren saria eman zion: "Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea" deituriko lanarengatik. Urte berean, Espainiako Informatika Zientzia Elkarteak eta BBVA Fundazioak ikertzaile gazteen Informatika Saria eman zioten, bere tesian lortutako emaitzengatik.
2014-2020 artean, gradua amaitu ondoren, masterra eta doktorego tesia egin zituen EHUko IXA Ikerketa taldean, eta urte horietan zehar hainbat egonaldi egin zituen Google, Meta eta DeepMind enpresetan. Horren ondoren, ikertzaile modura egin zuen lan Meta AI (Facebook zena). Gaur egun, azken belaunaldiko eredu multimodalak sortzen dituen Reka adimen artifizialeko startuparen sortzaileetako bat da. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean Ikerketarako Kolaboratzaile Akademikoa da, eta %20ko dedikazioarekin lan egiten du IXA ikerketa-taldean.
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea